XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela hasi nintzen araututako hezkuntzak eman ohi duen sistematizazioa eskuratzen.

Era berean, hau da irakaskuntza sistematiko horrekin batera, militarismo eta inperialismoarekiko gorrotoa eskuratu nuen.

Nire heldutasuna erdietsi nuen erresistentziaren eskutik. Ikastearen premia kritikoa izatearen beharrarekin batera.

Jakintza borrokarekin eskuratzerik izan nuenez, borroka ere jakinbidea bihurtu zitzaidan.

Hortik aurrera irakaslea bihurtu nintzen lanbidez baina horretarako ikerlaria izatea ezinbesteko abiapuntua suertatu zitzaidan.

Ikertzeko, ordea, indarrean zegoen Historiaren aurrean erresistentziaren jarrerak ikutu ninduen eta ikertutakoa argitaratzeko bidean ere jarri.

Horrela kaleratu nituen nere lehenengo liburuak: La Guardia in Congress (1959); The Southern Mystique (1964) eta SNCC: The New Abolitionists (1964).

Garaiko gizarte arazoak erabili nituen, arrazismoaren oinarria historikoak aztertzeaz gain egun arrazakeriak duen indarra USAko iritzi publikoaren aurrean salatu nahi izan nuen.

Geroxeago, berriz, Vietnamgo gerraren aurkako liburuak egin nituen: Vietnam: The Logic of Withdrawal (1967); Disobedience and Democracy (1968) eta Noam Chomskyrekin batera argitaratutako The Pentagon Papers: Critical Essays (1972).

Historia arloa jorratuz beste batzuk idatzi nituen: The Politics of History (1970); Failure to Quit: Reflections of an Optimistic Historian (1993) eta Hondarribiko Hiru argitaletxeak gazteleratu berri duen A People's History of the Uni- ted States: 1492 to present.

N. Chomskyk ez bezala nik uste baitut Historiaren irakurketa kritikotik herri menperaturik eta orohar zapaldu guztien itxaropena ondorioztatzerik badagoela.

Ideia hau sakondu nahi izan dut nire liburugintzan beste saiakera batzuk kaleratzearekin batera.

Hala nola, New Deal Thougt (1965), Justice in Everyday Life (1974) eta, bereziki, nire Declarations of Independence: Cross-Examining American Ideology (1991) eta you Can't Be Neutral on a Moving Train (1994).

Hau da, gizarte-bizitzan neutralitateaz ez sinesteak eta inperialismoaren indarraz konturatzeak itxaropena ez duela galerazi behar pentsatzen dut.

Horixe litzateke, agian, ni bezalako iraultzaile heldu baten funtsezko irakasgaia.

EZPALA: Zuk aipatu bezala A People's History of the United States: 1492 to present dugu gazteleraz itzulitako liburua...

H. ZINN: Bai, La otra historia de los Estados Unidos deritzana honez gero bi argitaletxek gazteleratu dute modu desberdinez.

Hiru argitaletxea egin du nolabaiteko edizio egokitua Iberiar penintsularako.

Gainera, lan mardul horretako zenbait atalekin (Por qué tener esperanzas en tiempos difíciles, La resistencia ignorada y Los guardianes de la revuelta) Hiru argitaletxeak liburuxka txiki bat (Sediciones 8) osatu du.

Siglo XXI, bestalde, obra osoa gazteleratu du, gehien batetan Hegoameriketako irakurleari begira.

Honetaz gain, Declarations of Independence: Cross-Examining American Ideology liburua New Yorkeko Harper Collins